Open Space
** Emanhar Art of Co utzitako goiburu irudia
Open Space Technology autoantolaketan oinarritzen den elkarrizketa metodoa da eta eguneko programa partaideen interesen arabera osatzen da.
Gune irekiaren metodologiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, lotura hauetan informazio gehiago aurkituko duzu.
Gune irekia
Lau oinarriak
Etortzen den oro, pertsona egokia da.
Gertatzen dena, gertatu zitekeena da.
Hasten den ordua, hasteko ordu egokia da.
Amaitzen denean, amaitu da, edo ez…
Lege bat: Bi oinetako legea
Edo mugikortasun legea
Elkarrekin gauden denbora honetan, ez bazaude ikasten edota ekarpenik egiten ari, mugitu zaitez eta beste toki emankorrago batera joan.
Rolak: Tximeletak eta Erleak
Erleek bi oinen legea oso serioski hartzen dute eta bileratik bilerara dabiltza, beraien mugikortasun gaitasuna erabiliz. Erleen ekarpena nabarmena eta zuzena da. Naturan bezala, polinizatu egiten dute eta elkarrizketetara aberastasuna eta dibertsitatea ekartzen dute.
Tximeletek berriz ia ez dute bileretan parte hartzen. Zaila da beraien ekarpena identifikatzea. Ia ez dute ezer egiten, eta hor datza beraien ekarpena. Ekintza-gabeko guneak sortzen dituzte, non isiltasuna gozatu dezakegun edota aztertu gabeko gai bat agertu daitekeen. Horrelakorik gertatzen denean ia beti zerbait esanguratsua izaten da.