Gune parte-hartzaileak sustatzen eta bideratzen ditugu
Autoantolaketan oinarritutako topaketa parte-hartzaileak sustatzeko eta bideratzeko ekimena
Guneak Zabaltzen bizitzaren maila guztietan gertatzen ari den hondatze bizkorraren lekuko izateko ezinegonatik sortutako ekimena da.
Ardura horretatik abiatuta, topaketa irekiak proposatzen ditugu, ideiak, gogoetak eta ekintzak partekatzeko, ingurune eta komunitate jasangarriak elkarrekin sortu eta hobetzeko.
Gune: lekua, nukleoa, zentrua, eremua
Zabaldu: hedatu, handitu
Guneak Zabaltzen, gune irekiko topaguneak nonnahi eta noiznahi gerta daitezen.
EMOZIOEI GUNEAK ZABALTZEN 2021
Hemen ikusi dezakezu topaketaren bideo labur eta ederra.
EMOZIOEI protagonismoa eman nahi diegu.
Hortarako emozioak kolektiboki kudeatzeko dokumentu bat osatu dugu. Honen helburua taldekideen emozioak partekatu ahal izateko baliabideak eskeintzea da.
ERTAMERIKAKO #DEFENSORAS 2020
Ertamerikako emakumeek, #Defensoras, bizitza eta lurraldea defendatzeko egiten duten lana ikusarazi nahi dugu. Topaketa hau esperientziak eta proposamenak aztertzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta trukatzeko da, ondasun komunen, lurraren eta lurraldearen defentsaren barruan elkarguneak identifikatzeko.
GUNEAK ZABALTZEN
Misioa eta balioak
Xedea
Gure egitekoa partaidetza eta elkarrizketa sustatzea da, bizitzaren jasangarritasuna bultzatzeko eta kultura jasangarri eta bidezko bat garatzeko bitarteko gisa.
Helburuak
Gure helburu zehatzak hauek dira:
Partaidetzaren kultura zabaltzea elkarrizketa eta ekintza topaketen bidez.
Gizarte-kohesioa bultzatzea, komunitatearen parte-hartzea sustatuz.
Bizitzaren eta zainketen jasangarritasunari buruzko gogoeta bideratzea, eta pertsonen bizitzetan integratzen laguntzea.
Bizitzaren iraunkortasuna ardatz duten ekimen komunitarioak sustatzea eta babestea.
Sinergiak indartzea eta antzeko mugimenduak bateratzea sustatzea.
Balioak
Hauek dira gure balioak:
Irisgarritasuna.
Lankidetza eta autogestioa.
Sormena eta berrikuntza.
Kontzientzia eta justizia soziala eta ingurumenekoa.
Aniztasuna errespetatzea.
Genero-ikuspegia.
Erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan aritzea.
Profesionaltasuna funtsezko balio gisa gure ekintza guztietan.
Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuneko balio eta printzipioekin identifikatzen gara.
Taldea
2016an Donostian egin zen Open Space (OSELE) Europako topaketan txinparta piztu zen, eta Gune Irekiaren Lagunak kolektiboko zenbait pertsona elkartu ziren Donostiako ekimen honetan.
Ekimen hau pertsona askoren lankidetzaz hornitu da, beren begirada eta esperientzia unean-unean edo etengabe eskaini dutelarik.
Urte hauetan inplikazioari eutsi dioten pertsonetako batzuk honako hauek dira:
Maria Alonso del Val
Taldeen bideratzailea, sormen kolektiboko esperientziak eta osasunaren autogestioan oinarritutako ekimenen sustatzailea.
Donna Apellániz Nieto
Emozioen terapeuta sistemikoa. Hezkuntzan eta adimenean hezitzailea.
Eleder Aurtenetxe Pildain
Kitarra ikasten eta ortuan hasten. Gune irekiko fazilitadorea eta coach.
Asko eskertzen dut holako komunitate eta proiektu bizi eta bizigarrian bidaide izatea!
Iñigo Retolaza Eguren
Nire lanaren atal garrantzitsu bat, pertsona ezberdinen arteko elkarrizketa esanguratsuak sustatzea da.
Elkarrizketaren indarrean sinisten dut, gizakien harteko harremanak osasuntsuagoak bilakatzen laguntzen duelako.