Sarrera

2016ko udaberrian jaio zen Guneak Zabaltzen Donostian ekimena. 2017ko Martxoan izan zen lehenengo topaketa “Nolako Donostia nahi duzu?” galderapean. Bigarren topaketa 2017ko Azaroan ospatu genuen, bertan Donostia eta turismoa gaia landu zen, hiri ereduan sakonduz.

2018an aurreko topaketetaz ikasi eta ekimen zabalagoa prestatzen ari gara. Hasieratik mahai gainean jarri nahi genuen gaiari lehentasuna eman diogu eta oso pozik gaude horregatik. Lehenengo pausua Azaroak 10ean Txantxarreka Gaztetxean ospatu genuen Elkartasun Festa izan zen, primeran pasa genuen! Hurrengo pausuak 2019ko Urtarrilak 24 eta 31 gehi Otsailak 2an ospatuko ditugu. Ongietorria zara!

Hirugarren ekitaldi honen gaia BIZITZAREN JASANGARRITASUNA DONOSTIAN da, ekofeminismoetatik garatutako teorietan oinarrituta. Norabide honetan aritzen diren hainbat eragileen lana ezagutzera emango da, Donostia mailan behar konkretuak asetzen dituzten proposamenak eta baita gaia era zabalean jorratzen duten proposamenak ere. Beste urteetan bezela topaketa irekia ospatuko dugu ere, noski! Bertan sortu daitezkeen hiru ekimen proposamenen lehenengo pausuetarako bidelaguntza eskeiniko dugu, jarraipena eduki dezatzen bermatzeko intentzioarekin. Zatoz!!!

kartela-gz-2-ai-rgb-1

%d bloggers like this: