Bizitzaren Jasangarritasuna Donostian

Guneak Zabaltzen Donostian

ZER

Herritarren parte-hartze proiektu honen gaia bizitzaren jasangarritasuna hiriaren esparruan da, zehazki Donostian. Ekologia eta feminismoa dira bizitzaren jasangarritasunaren kontzeptu hori gurutzatzen duten gai transbertsalak, eta proiektuan zehar arreta berezia emango diegu.

La idea de sostenibilidad no es fácil de definir. Se trata de una noción multidimensional que engloba diversas sostenibilidades, básicamente, la ecológica, la económica, la social y la humana y todas las interrelaciones que existen entre ellas. Así, la sostenibilidad solo se puede entender en términos globales. Los tipos de relaciones existentes se entrecruzan, formando un entramado que hace difícil distinguir unas de otras. Podemos encontrar relaciones de desigualdad jerárquicas como las patriarcales, las capitalistas o las de raza/etnia, pero también algún tipo de relaciones horizontales motivadas por afectos, solidaridades o reciprocidades.

Los distintos ámbitos y procesos que participan de la noción de sostenibilidad se pueden entender y organizar como una cadena de sostén de la vida. Cada una de las dimensiones que conforman la sostenibilidad global debiera ser sostenible y también las relaciones entre los ámbitos donde se desarrollan. Sostenibilidad económica implica un equilibrio a corto y largo plazo entre producción, consumo e inversión, es decir, entre producción y distribución y utilización del producto social (Recio 2010). Sostenibilidad ecológica hace referencia a la capacidad de una economía de funcionar sin degradar la base natural en la que se inserta. Y, finalmente, la sostenibilidad social implica la posibilidad real de que todas las personas puedan disfrutar de condiciones de vida adecuadas; ello significa considerar una distribución equitativa tanto de la realización de los distintos trabajos como del acceso a los bienes y servicios que permitan satisfacer las necesidades básicas definidas en términos socio históricos, entre los cuales se sitúa en un lugar preferente el acceso a los cuidados.

La sostenibilidad de la vida representa así un proceso histórico de reproducción social, un proceso complejo, dinámico y multidimensional de satisfacción de necesidades en continua adaptación de las identidades individuales y las relaciones sociales, un proceso que debe ser continuamente reconstruido, que requiere de recursos materiales pero también de contextos y relaciones de cuidado y afecto, proporcionados éstos en gran medida por el trabajo no remunerado realizado en los hogares (Carrasco 2001, Addabbo y Picchio 2009, Picchio 2005).

Un concepto que permite dar cuenta de la profunda relación entre lo económico y lo social, que sitúa a la economía desde una perspectiva diferente, que considera la estrecha interrelación entre las diversas dimensiones de la dependencia y, en definitiva, que plantea como prioridad las condiciones de vida de las personas, mujeres y hombres.”

Bizitzaren iraunkortasuna. Ekonomia solidario, feministaren eta ekologikoaren ekarpenak

Donostiako esparruan bizitzaren jasangarritasunari buruzko araketa, eztabaida eta ekintza sustatu nahi ditugu.

Nolakoa da bizi nahi dudan hiria? Ze neurrian da nire bizitza jasangarria? Zertan behar dut jasangarriago izan? Zerk gainditzen nau? Nola kudeatzen ditugu zaintzak? Zeure burua zaintzan al duzu? Zaintzen al zaituzte? Norbait zaintzen al duzu? Nola kudeatzen ditugu beharrezkoak diren zaintzak, bizitza jasangarria izan dadin? Nola antolatu gaitezke gure proiektuak jasangarriak izateko, baita jendearentzat ere? Nola garatu ditzakegu irtenbide berritzaileak ingurumena eta jendea babesteko? Nola lagundu dezaket bizitza babesten duen kultura sortzeko?

Permakulturak garatutako teorian oinarritu eta inspiratzen gara ere, batez ere eta zehazki oinarri etikoetan eta lorean. Permakulturaren definizio bat “ naturan ematen diren eredu eta harremanak antzeratuz paisaien diseinu konszientea da, tokiko beharrak asetzeko elikagai, fibrak eta energia ugariz hornitzen dituzten heinean”. Pertsonak, beraien eraikinak, eta beraien artean antolatzen diren era permakulturaren oinarria dira. Horrela, nekazaritza iraunkor edo jasangarriaren permakulturaren ikuspegia, kultura iraunkorra edo jasangarrirako ikuspegi batera bilakatu da.

Permakulturaren oinarri etikoak ondoko hauek dira: bidezko banaketa, pertsonen zaintza eta lurraren zaintza. Permakulturaren sistemaren diseinuaren loreak kultura jasangarri bat sortzeko eraldaketa behar duten gaiak gakoak azaltzen ditu. Loreak zazpi lore-hosto ditu, energiaren beherakadan gizateria mantentzeko beharrezkoak diren zazpi eremuak sinbolikoki adierazten ditu. Eremuak hauek dira: osasuna eta ongizate espirituala, finantzak eta ekonomia, lurraren jabetza eta auto-gobernantza, lurra eta naturaren maneiua, erainkuntza, tresnak eta teknologia, hezkuntza eta kultura.

Permakultura. Jasangarritasuna eta haratagoko Oinarri eta Bideak.

Permakultura, ekonomia feminista, baita desazkundea eta transiziorako hirien mugimenduak garatutako teoriari esker proiektu honen ikuspuntu sistemiko eta dimentsioaniztuna justifikatzen ditugu. Gizarte bezela aurre egin behar ditugun erronkoak konplexuegiak dira, eta ikuspegi sistemiko eta orokor batek lagundu ahal gaitu globalki pentsatu eta tokian jardutera.

ZERGATIK

Bizitza Donostian azkar aldatzen ari da, gero eta handiagoa den aniztasun, prekarietate eta desoreka sozialak nabarmenduz. Espero da hiriak etorkizuneko biztanleriaren hazkunde gehiena xurgatuko dutela, hau da 2080. urtean munduko biztanleriaren %80a. Izan ere, datu horrek iradokitzen du erronka konplexuei aurre egin beharko dietela hiriek datozen urteetan, hala nola etxebizitza nahiko ez egotea, baliabideen erabilera ez eraginkorra, airearen kutsadura eta lanpostu duinen gabezia. Horrela, hiriak garrantzi handikoak dira gizartearen bizitasun eta jasangarritasun handiagoa lortzeko.

Cada vez son más las voces que resaltan el carácter multidimensional de los retos que nos plantea la llamada “crisis global” del sistema capitalista tal como lo hemos conocido en las últimas décadas: crisis alimentaria, energética, de los cuidados, crisis económica y financiera, crisis climática y ecológica, crisis de representación política, etc. Pero no tenemos varios planetas ni sociedades donde se desarrollen por separado cada una de estas dimensiones, sino que todas confluyen e interactúan sobre una misma realidad física y social. Esto es lo que otorga mayor complejidad a los desafíos de lo que se ha venido a sintetizar como “conflicto capital-vida”.

De ahí la necesidad de apostar por enfoques integrales, multifactoriales en lo análisis, y de ahí también la necesidad de apostar por procesos emancipadores incluyentes de esta complejidad.

Se trata, por un lado, de contribuir a la construcción de las diferentes soberanías sociales, como alternativas frente a la crisis global, y de hacerlo desde una perspectiva feminista, promoviendo análisis y prácticas despatriacalizadoras, tanto de la injusta realidad que pretendemos transformar, como de los movimientos y propuestas que se proponen como alternativas.”

Economía feminista. Desafíos, propuestas, alianzas

Gure historia politikoak gizartean eragindako haustura, gizarte mugimenduen atomizazioa neurri handi batean, elkarrizketa irekiak bermatzeko aukera handirik ez, erlazionatutako gizarte mugimenduen sare gutxi eta herritarron eskaerak kontuan hartzen dituzten eta biltzen dituzten kanal eraginkorren eza behatzen dugu. Horrela gauzak, gure testuinguruan eragitea, eta, are gehiago politika publikoetan eragiteari buruz, ahalduntze-eza eta interes gabezia ikusten ditugu alde batetik, eta militantzia eta frustrazioa bestetik.

Kohesio sozialaren premiazko beharra antzematen dugu, hori lortzeko hainbat pausu eta ekimen beharrezkoak iruditzen zaizkigu, hau da, era ireki eta aniztasunari ongietorria ematen zaion bildu eta solasteko guneen erabilgarritasuna, eta baita ere herritarrak beraiek bizi diren lurralderako nahi dutena jaso, kontutan hartu eta behar bezelako erantzunak ematen dituzten kanalak ere.

Zentzu honetan, beraien ardatza Donostian bizi diren pertsonen, baztertutako kolektiboak barne, bizi kalitatea hobetu eta zaintzea den elkarte eta mugimenduen sare eta sinergien beharra identifikatzen dugu ere.

Azaldutako guzti hori dela eta, elkarrizketan oinarritutako hiriaren ereduari buruzko hiritarron hausnarketa irekia beharrezkoa ikusten dugu. Gure egunerokotasuna sakonki eragiten duten erabaki asko hartzen ari dira eta herriaren ahotsa entzun eta jasotzeko intentziorik ez dugu ikusten.

ZERTARAKO

HELBURU OROKORRA

Donostian bizitza jasangarriagoa izan dadin, Donostiako eta Donostiatik kanpoko esperientzia anitzei buruz formakuntza, informazioa, auzolanak, elkarrizketa guneak eta bidelaguntza eskeintzea da Guneak Zabaltzen ekimenaren helburu nagusia. Horretarako ekimen zehatzak babestu eta sustatuko ditugu ere.

HELBURU ZEHATZAK

Kohesio soziala bultzatu topaketa eta auzolanen bidez komunitatearen parte-hartzea sustatuz.

Tokian tokiko ikasketa esperientziak eskeintzea.

Gune eta ekitaldi guztietan berdintasuna eta inklusioa sustatzea.

Hiritarren bizi-kalitatea hobetzea.

Partaidetza prozesu eta espazio anitz eta irekiak gauzatzea.

Bertako beste taldeekin elkarlanetik, sareak sortzeko aukera ematea.

Parte-hartzearen kultura zabaltzea elkarrizketa eta ekintza guneen bidez: informazioa – eztabaida, hausnarketa eta proposamenak.

Parte-hartzaileen jabekuntza prozesuan lagundu.

Bizitzaren jasangarritasuna ardatz duten ekimen komunitarioak sustatu eta babestea.

Herritarren partaidetzari dagokionez Guneak Zabaltzen ekimenaren gaitasuna sendotu eta ikaskuntza indartzea.

Auzolanak babestu eta laguntzea.

Zentzu horretan, antzekoak diren mugimenduen arteko sare eta sinergien sorkuntza edota sendotzea sustatzea estrategikoa iruditzen zaigu.

Proiektu honek marko teoriko eta hainbat esperientziak proposatzen ditu, adibide edo eredu gisa, gizakion oinarrizko beharrak asetzeko hobekuntza zehatzak ekartzen dituzten auzolanak eta ekimenak gauzatzeko.

Elkarrizketa demokratikoaren kultura berreskuratzea, non erabaki bat hartzeko edota pertsona guztiak elkartuta dauden ekintza bat aurrera eramateko ahotsa guztiak entzutea ezinbestekoa den. Gaur egun hau da hiritar askoren aldarrikapena; gure ahotsa entzunda izan dadin eta gure bizitzengan eragin zuzena daukaten erabakiak hartzeko orduan kontutan hartuta izan gaitezen.

Norbanakoaren lidergoa era hontan azaleratzen den topaketa, non ia ezinezkoa da ikasketa prozesu eder bat ematea, pertsonaren interes eta motibaziotik abiatuta ez bada. Alemaniako kide batek esaten duen bezela, “… Gune Ireki hontatik etorri zaren ideia berdinekin alde egiten baduzu… zure bizitzako egun bat galdu duzu”.

Genero guztietako pertsona helduen parte hartzeari ongietorria ematen diogu eta barnean eduki nahi dugu. Jakintza eta esperientziaren ahotsa da, gaur egun gehiegi baloratzen ez dena eta periferiara baztertzen dena. Aniztasun funtzionala duten pertsonen parte-hartzearekiko interesa adierazten dugu; gonbidatuak izango dira, eta beharrezko moldaketak egingo dira ekitaldi guztietan parte hartu dezaten.

Ikaskuntza prozesuak sustatzea gure helburuetako bat da ere. Elkarrizketa eta elkarlanaren kultura sortzea urbileko eta bizitutako esperientziei esker poliki poliki eman daitekeen zerbait da. Ekitaldietan parte-hartzeko aukeraz gain, elkarrizketa irekiko topaketa eta gero, topaketa horren txosten orokorra argitara ematen dugu. Aurreko bi edizioetan prozesu osoa jaso du ere. Bilera ireki, topaketa edo ekitaldi gustiak eta gero mamoria edo akta bat zabaltzen da. Argituratutako material guztia web orrian eskuragarri dago, eta posta elektronikoz bidaltzen da email taldean dauden pertsona guztiei. Lehenengo edizioan gune irekiaren bi bideo argitaratu genituen, gune irekiaren azalpen askorekin; bideo horien balio pedagogikoaren ebaluazio oso positiboak jaso genituen.

Elkarlan Saioak eta Topaketa Irekiari esker, praktika onak iruditzen zaizkigun beste esperientzia parte-hartzaileen ezagutza eta informazioaren elkar-trukea ematea bideratuko da. Adibide batzuk, bertako kontsumo-taldeak, etxebizitza kooperatiba ekimenak, denbora-bankuak, etabar izan daitezke. Horrela nahi duten ekimen informazioa jardunaldietan ikusgarri egon daiteke, eta ekimen hauetako batzuk beraien ekimena era labur batean azaldu ahalko dute. Topaketan kezka, behar, ideiak konpartitu ahalko dute, baite nola elkar lagundu dezaketen ikusi.

Guneak Zabaltzen, ezagutza eta experientziaren auto-antolaketak parte hartzaileengan eragina eduki dezan itxaropenarekin jaio zen; baita proiektua denboran garatzen jarraitu dadin, zeren eta ekintzetan oinarritutako proposamenak egiteko aukera dago, bai haundiak bai txikiak, non ohizkoa da sinergiak gertatzea.

Desiratutako emaitzetako bat, bertan topatuko garenon interes eta beharren sinergiak ematea da, eta proiektu batzuk beraien bidea hasi dezaten, bai haundiak bai txikiak. Proiektu hauek bizitzaren kalitatearen hobetzera zuzenduta egoten dira, behar zehatzetatik jaio ohi direlako. Horrela, pertsonak beraien bizitzak hobetzeko baliabideak bilatu eta sortzeko pausuak ematen dituzte, topaketa hauetan lidergoa azaleratzen bait da.

Testuingurua sostengatu dezakeen plaza sortu, multi-ekintzaile elkarrizketa hau eman dadin poriektu honen helburuetako bat da. Ezagutza eta experientziaren auto-antolaketak parte hartzaileengan eragina eduki dezan; baita proiektua denboran garatzen jarraitu dadin, zeren eta ekintzetan oinarritutako proposamenak egiteko aukera dago, bai haundiak bai txikiak, non ohizkoa da sinergiak gertatzea.

Aurtengo proposamena sendoa eta borobila dela uste dugu, emaitza positiboak biltze espero dugu, eta praktika ona izatera iritsi. Proiektuaren erantzuna eta ebaluazioa ikusita, Guneak Zabaltzen sistematizatzeko aukerari buruz hausnartuko dugu.

Euskeraren erabilieraren sustapena:

Elebiduna den gizarte batean bizi gara. Aberastasun honek oraindik ere egunerokoan zailtasunak eta zapalkuntza ekartzen ditu. Gune Irekiaren Lagunak-etik izena ematen eta parte hartzen duten pertsonek hitzegiten dena ulertu dezaten bermatzen dugu. Txoko edo borobil txikietan ematen den itzulpen auto-antolatuari esker, eta antolatutako itzulpenarekin parte hartzaile guztiak elkartzen diren momentuetan, fazilitaziotik egiten diren proposamenak entzuten eta talde haundian ekarpenak ekartzen edota entzuten. Foro honek euskeratik gaztelaniarako itzulpena bermatuko du kasu guztietan, hizkuntza hau ulertzen ez duten pertsonak daudenez, erabiltzeari ez uzteko.

 

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena:

Edizio honetako berritasun bat da generoaren ikuspegia modu esplizituan mantenduko dugula prozesuan zehar eta baita gaikako mailan ere. Orain arte kontuan hartzen genuen, baina izendatu gabe edo protagonismorik eman gabe. Horrela, genero ikuspegia, ingurumenaren ikuspegiarekin batera, prozesu osoan zeharkako gaiak izango dira.

Beste hobekuntza bat gertakari guztien parte hartzea generoaren arabera bereizitako datuak biltzea da, hizlari, tailerra-emale, bideratzaile, entzule edota parte-hartzaileenak. Orain arte ez dugu arreta berezia jarri, baina parte hartu duten pertsonen erregistroa mantendu dugu eta aurreko edizioetan parte hartzea oso parekoa izan da generoaren arabera.

Guneak Zabaltzen ekimenean, emakumearen lidertza eta autoritatearen aintzatespena lehentasuna izan du, eta hori egiten jarraituko dugu. Emakumeen presentzia eta garrantzia ikusgai dauden roletan prozesu osoan zehar bermatzen dugu, hizkuntza ez-sexistaren erabilera, eta emakumeen aurkako indarkeria sinboliko edota esplizitua onartzen ez den guneak. Amaitzeko, bidelaguntza eta fazilitazio teknikak eta parte hartzeko metodologiei esker, elkarlana eta boterearen erabilera etikoa sustatu nahi ditugu.

Emakunderen “Diskriminazio gabeko sustapenerako jarraibideak” gidan oinarrituta, garatu beharreko estrategiak azpian gehitu nahi ditugu.

Bizitza-arlo guztietan bizitzeko modu anitz guztiak eta autonomia pertsonalak baloratzea.

Erantzunkidetasuna baloratu eta hobetzea.

Erantzukizuneko postuetan eta ardura duten emakumeen eredu alternatiboak ikusgai jarri.

Genero-rolak eta estereotipoei buruzko kontzientzia sustatzea, kasu honetan, proiektuaren gaia eta feminismoaren zeharkako gaia izanda.