Topaketaren metodoa

Aurrekoetan gune irekia erabili genuen metodo bezela (Open Space Technology). Talde-antolaketa burujabean oinarritzen da eta eguneko programa partaideen interesen arabera osatzen da.

Aurten, gune irekia Otsailak 2an ospatuko dugu ere. Eta Urtarrileko bi ostegunetan, 24 eta 31ean arratsaldez, bizitza erdigunean jartzen duten elkarlan saio irekiak ospatuko ditugu. Saio hauek helburu bikoitza daukate: bizitzaren jasangarritasunean ari diren ekimenak ezagutzera ematea alde batetik, eta eragile hauek topatu edota elkar ezagutzea bestetik.

Gune irekiaren metodologiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, lotura hauetan informazio gehiago aurkituko duzu.

GUNE IREKIA:

LAU OINARRIAK

  • Etortzen den oro, pertsona egokia da.
  • Gertatzen dena, gertatu zitekeena da.
  • Hasten den ordua, hasteko ordu egokia da.
  • Amaitzen denean, amaitu da.

LEGE BAT: Bi Oinetako Legea

Elkarrekin gauden denbora honetan, ez bazaude ikasten edota ekarpenak egiten, erabili zure bi oinak eta beste toki emankorrago batera joan zaitez.

ROLAK: Tximeletak eta Erleak

Erleek bi oinen legea oso serioski hartzen dute eta bileratik bilerara dabiltza, beraien mugikortasun gaitasuna erabiliz. Erleen ekarpena nabarmena eta zuzena da. Naturan bezela, polinizatu egiten dute eta elkarrizketetara aberastasuna eta dibertsitatea ekartzen dute.

Tximeletak berriz ia ez dute bileretan parte hartzen. Zaila da beraien ekarpenik identifikatzea. Ia ez dute ezer egiten, eta hor datza beraien ekarpena. Ekintza-gabeko guneak sortzen dituzte, non isiltasuna gozatu dezakegun edota aztertu gabeko gai bat agertu daitekeen. Horrelakorik gertatzen denean ia beti zerbait esanguratsua izaten da.