PROGRAMA

kartela-programa-gz-rgb-2

Urtarrilak 24 osteguna

18:00 – 20:30 OKENDOKO KULTUR-ETXEA

Bizitza erdigunean jartzen duen elkar-lan saioa

Zer esan nahi du bizitzaren jasangarritasuna? Zertaz ari gara?

Bizitzaren jasangarritasuna kontzeptuaren oinarri teorikoak azalduko dira laburki; zer da ekofeminismoa, ekonomia feminista eta bizitza erdigunean jartzearen teaoria. Aurkezpen hau eta gero talde-hausnarketara bideratutako world-kafe dinamikan parte hartzeko aukera egongo da.

Izena eman hemen!

Urtarrilak 31 osteguna

18:00 – 20:30 OKENDOKO KULTUR-ETXEA

Bizitza erdigunean jartzen duen elkar-lan saioa

Donostian bizitzaren jasangarritasunaren alor edota behar zehatzetan lan egiten duten proiektu edota ekimenen aurkezpena. Saioaren helburua bikoitza da, alde batetik proiektu hauek ezagutzera ematea eta bestetik, bertan egongo direnen arteko konexioa eta elkar-lana erreztea.

Izena eman hemen!

Otsailak 2 larunbata

10:00 – 18:00 CRISTINA ENEAKO INGURUMEN BALIABIDEEN ETXEA

Saretu eta sinergiak aurkitzeko topaketa ireki parte-hartzailea

Donostia Jasangarria? Nola batu indarrak Donostian Bizitza Jasangarria bermatzen eraginkorragoak izateko? Nola bermatu dezakegu Donostian oinarrizko beharrak? Ze jende ari da ahalegin horretan eta nola piztu eta hobetu dezakegu elkar-lana?

Horrelako zalantza, kezka, erronka eta ametsak buruan, eta elkarrenganatze hutsaren magian sinestuta, topatzeko gonbite hau: otsailaren 2an, Kristina Enean hitzordu polita. Egun osoan zehar aukera izango dugu gaioi buruzko ekintzarako. Batzar irekia dugu eta bertara bilduko garenon gain izango da bertan gertatuko dana. Baietz sorpresa ederren bat ere!
Zeu ere gonbidatuta. Bazatoz?

Bazkaria: bertan emango da, aldez aurretik izena eman hori antolatzeko.
Hizkuntzak: euskaratik abiatuta beste hizkuntzetarako interpreteak, autoeratuta.
Batzar mota: gune irekia (open space).
Hasieran bertaratuok nahi ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu eta
gai bakoitzak bere gunea izango du.
Sartu eta irten egunean zehar, lasai-lasai, gogoaren eta premien arabera.

Info+: guneak.zabaltzen@gmail.com 638.733.223

Guneak Zabaltzen / ********/ Gune Irekiaren Lagunak

Izena eman, formulario hau beteta.

Otsaila, Martxoa… PROIEKTUEN BIDELAGUNTZA

Topaketan sortutako ekimen-proposamenen artean, horien lehenengo pausuak bermatzeko, hiru ekimenei bidelaguntza eskeiniko diegu.

 

BESTELAKOAK

Auto-antolatutako itzulpena

Bereziki horretarako etorriko diren bolondresei esker eta gune irekiko parte hartzaileei esker, euskeraren erabilera eta pertsona guztien ulermena zainduko dugu.

Haurren zaintza

Topaketarako aldez aurretik izena ematerakoan haurren zaintza eskatu denez, antolatu dugu. Txikiak zainduko dituzten pertsonei esker, beraien guraso edo arduradunek eztabaidetan parte hartu ahalko dute.

Irisgarritasuna

Okendo kultur etxeak eta Cristina Eneako ingurumen baliabideen etxeak gurpildun ahulkietan doazen pertsonentzako sarrera egokiak dauzkate.