Berriro martxan

Hilabete batzuk pasa dira, bigarren topaketa ospatu genuen, eta udaberriarekin batera hemen gatoz!

Datorren asteartean, martxoak 27an, lehenengo bilera irekia izango dugu Impact Hubean, arratsaldeko 4-6 artean. Tabakalerako 3. solairuan, Enea Gunean.

Iada hurrengo topaketan pentsatzen ari gara. Etorri pentsatutakoa ezagutzera eta zure ideiak edota galderak partekatzera!lehenego bilera kartela

Prentsa-Oharra

Nolako Donostia amesten duzu?

DONOSTIAKO ETORKIZUNERAKO ELKARRIZKETA PUBLIKOA, MARTXOAREN 11 ETA 12KO ASTEBURUAN

DONOSTIAKO ETORKIZUNA LANKIDETZAN SORTZEKO EKIMEN HERRITARRA

Politki gizarte kultur eta hezkuntza Elkarteak, hainbat entitate publiko, gizarte erakunde eta tokiko elkarteekin batera, luzatzen du Aitor ikastolan hurrengo asteburuan ospatuko den Donostiako etorkizunerako Gune Irekirako gonbidapena.

Guneak Zabaltzen ekimenak edozein parte-hartzailek arduratzen duten gaiak proposa ditzakeen topaketa ireki hau bultzatzen du. Horrela topaketako agenda osatuko da eta elkarrekin hausnarketarako kalitate denbora gai haiei eskaini ahal izango zaie. Hain zuzen, donostiar aniztasuna hiriaren etorkizuneko euritakoaren azpian topatzea izan daiteke normalean aurkitzen ez diren posizioak eta perspektiben arteko elkarrizketa horiek gerta daitezen baimentzen duena.

Herritar topaketa mota honek ideologia, adin, genero, jatorri, lanbide, interes, Donostia-ren ikuspegi, etab. desberdinak dituzten pertsonak elkartzen diren gune bat sortzeko aukera ematen du. Hirian dagoen aniztasun guztia zuzeneko eran bizitzen baimentzen duen gune herritarra da.

Topaketa martxoaren 11 eta 12ko asteburuan Egia-ko Aitor ikastolako Ametzagaña kaleko 40. zenbakian dagoen eraikinean ospatuko da. Larunbateko ordutegia da 10tatik 18tara da eta igandekoa berriz 10tatik 14tara. Igandeko agenda ekimen-proposamenei irekiko da, bai puntualak edo handinahiagoak. Antolakuntza errazteko inskribatzeko epea martxoaren 7a da izen-emate orri honen bidez. Oraindik horrela, espazioa irekita beti mantenduko da.

Donostiarekiko kezka sakonetik jaiotzen da Guneak Zabaltzen ekimena, Donostia bait da bizi garen tokia. Gure hiria erabat eraldatzen ari diren aldaketak ikusten ari gara, eta aldaketa hauek gero eta azkarragoak dira. Ezinegon eta ardura hauetatik abiatuta, topaketa bat proposaten dugu bizi garen hiria elkarrekin sortu eta hobetzeko ideiak ekartzeko, esperientziak partekatzea, hausnartu eta horiek martxan jartzeko. Gure egunerokoa Donostian sakonki eragiten duten erabaki asko hartzen ari dira. Hiritarron abotsa benetan entzunda izan dadin eta hiritarron beharrak eta eskakizunak ere kontutan hartuta izan daitezen gune gehiago sortzearen beharra sentitzen dugu. Elkarrizketa demokratikoaren kultura berreskuratzea, non erabaki bat hartzeko edota pertsona guztiak elkartuta dauden ekintza bat aurrera eramateko abotsa guztiak entzutea ezinbestekoa da. Gaur egun hau da hiritar askoren aldarrikapena; gure ahotsa entzunda izan dadin eta gure bizitzengan eragin zuzena daukaten erabakiak hartzeko orduan kontutan hartuta izan dadin.
Topaketaren metodoa Gune Irekia edo Open Space Technology izango da, auto-antolaketan oinarritutako elkarrizketa publikoko metodoa. Eguneko agenda parte-hartzaileen pasioa eta erantzukizunarekin sostengatutako proposamenekin osatzen da. Gaiak topaketa irekitzeko zirkulu orokorrean jasotzen dira eta gero txoko eta ordutegi tarte desberdinetan lantzera pasatzen da.
Topaketa bukatzerakoan masiboki banatuko den elkarrizketa guztien edukien txosten bat ekoiztuko da parte-hartzaile guztien artean. Azpimarratzekoa da herritar topaketa mota honek zirkuluetatik eta topaketatik sartu eta irtetea baimentzen duela, pertsona bakoitzaren interesa eta aukeraren arabera.

Ekitaldi hau jendearengandik eta jendearentzat izan dadila nahi dugu, pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta egon eta senti gaitezen. Donostian dagoen benetazko aniztasuna bildu nahi dugu. Hizkuntzari dagokionez, topaketa elebiduna izango da eta zirkulu txikietan euskaratik gaztelaniarako auto-antolatutako itzulpena egongo da, puntu honetan laguntzen duten elkarteei esker. Bestalde, haurren ardura profesionaleko espazioa ziurtatuko da, beraien kargu txikiak dituzten pertsonen parte-hartzea ahalik eta gehien erraztu nahi dugu. Pertsona nagusiak gonbidatu nahi ditugu bereziki, esperientzia eta jakituriako ahotsa bait dira, gaur egun gehiegi baloratzen ez dena eta periferiara baztertzen dena. Azkenik, Aitor ikastola-k du arrapala bat eta eskailerarik eta gabeko sarrera, irisgarritasuna pertsona guztientzat ziurtatuz.

Politki gizarte kultur eta hezkunta elkarteak antolatzen du ekimena, Gune Irekiaren Lagunak, KA-Kultura Alternatiboak eta Gune Irekiak bultzatu dute, eta ondokoen babesa dauka: Donostiako herritarrak, DonostiCo, GoiEner, Saretuz, Centre de Mediació Baix Camp, Emanhar gizarte elkartea, Otarra BioElkartea, eta amaitzeko Donostiako Plan Estrategikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetza.

Bassmatti musikariak Gune Ireki batean egon eta gero laburki idatzi zuen bezela, “Gune Irekia zera da nire ikuspuntutik: ikastera zoazen gune bat, dabilenaz blaitzera, iritziz aldatzera, interesgarria zaizun gai bati buruz pentsatzera joan eta ordura arte pentsatu ere egin gabeko gai bati sutsu ekinez bukatuko duzun gunea. Pertsonen arteko mailaketa erabat baztertzen duen mikro irekia. “Zeure liburuari buruz” hitz egitera, baizik eta literatura anitzak deskubritzera zoazen espazioa. Solasaldi honetan eta hartan mokoka egiteko askatasuna ematen dizun toki lasaia, ezertara behartu gabe. Zure ohiko elkarrizketa endogamikoetarako leiho fresko bat.”

KONTAKTUA

Politki gizarte kultur eta hezkuntza elkartea
politkielkartea@gmail.com

guneak.zabaltzen@gmail.com
guneakzabaltzen.wordpress.com

@GuneakZabaltzen
#GuneakZabaltzen
Twiter, Instagram eta Facebook

Hirugarren bilera irekia!

Urtarrilak 17an Kaxilda liburudendan elkartu ginen berriro ere, oraingoan talde eta auzo ezberdinetako bederatzi lagun. Guneak Zabaltzen ekimenaren nondik norakoak azaldu genituen, Open Space baten bideoa ikusi, eta besteak beste, web orria eta kartela hobetzeko hainbat ideia eta ekarpenak jaso genituen. Eta amaitzeko, bileran egondako ia gehienak solasten eta elkar ezagutzen jarraitu genuen, pintxo batzuen inguruan.

BIGARREN BILERA!

Bada, atzo ere Kaxilda Liburudendan elkartu ginen hamaika lagun.
Prozesua eta topaketa denon artean amestu genuen, Dragon Dreaming-eko ametsen borobilaren tresnari esker. Gero Gune Ireki txikitxo bat bizi genuen, gure ametsak gauzatzeko lanak eta antolakuntza pentsatzeko. Eta amaitzeko lan taldeak eratu genituen, bakoitzaren gogoa eta disponibilitatearen arabera. Esperientzia ederra!
Argazkiak lotura honetan ikusgai: https://www.facebook.com/1107129742643463/photos/?tab=album&album_id=1436919592997808